Vocalia Taldea. Emakume abesbatza

2000. urtean sortu zen Vocalia Taldea emakume abesbatza, egungo zuzendari Basilio Astulezen ekimenez. Vocalia Taldeak bidea ematen die Euskal Herriko zenbait musikari gazteren erronka eta kezkei. Taldearen asmoa ahots-talde egonkor eta –musika eta ahots aldetik exijentzia-maila handikoak direlako– ohiko programazioetan nekez entzun daitekeen errepertorio bati ekin diezaiokeen ahots-talde bat sortzea da.

Gaur egun, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako bataz besteko 30 abeslarik osatzen dute Vocalia Taldea, den-denak eskarmentu handikoak abesbatza-musikaren alorrean. Programazio ausartak eta eszenaratze zainduak bitarte, taldea erreferente bihurtu da egungo musika koralaren munduan.

Vocalia Taldea - Coro femenino

Vocalia Taldeak a cappella musika jorratzen du batez ere, Euskal Herrikoa zein nazioartekoa, eta garai klasikoetatik hasi eta musika garaikideraino. Horrez gain, XX. eta XXI. mendeetako errepertorioen ikerlan sakona egiten du, eta musika-lan sortu berriekin aberasten du bere errepertorioa, abangoardiako konpositoreen ekarpenak lagun; horrek guztiak adierazpen-ahalmena areagotzeko eta berrikuntzari ateak irekitzeko aukera ematen dio taldeari. Konpromiso horri jarraiki, Vocalia Taldeak mundu zabaleko egileei eskatutako hamar bat lan estreinatu ditu, eta lanean dihardu sortzaile ugarirekin.

Hasieratik beretik, Vocalia Taldeak gonbidapen aunitz jaso izan ditu Espainiako eta Europako (Italia, Frantzia, Irlanda, Belgika...) abesbatza-jaialdi ugaritan parte hartzeko. Kritikak txalotu egin du ibilbidean ezaugarri nagusi kalitatea, orijinaltasuna eta berrikuntza dituen taldearen jarduna.

Taldea zenbait orkestra, bakarlari eta kultur erakunderekin batera aritu izan da sarritan, eta hogei saritik gora jaso izan ditu nazioarteko lehiaketetan.

Kontaktua

Telefonoa

(+34) 639 261 109 (Adela)


Helbidea

Udaberria Musika Eskola
Avendaño 48 - Vitoria-Gasteiz



Facebook

#VocaliaTaldea


Twitter

@VocaliaTaldea


Sopranos 1

Idoia García

Idoia García

Zuriñe Alvarez

Zuriñe Alvarez

Amaia Igartua

Amaia Igartua

Katrin Iturralde

Katrin Iturralde

Jaurne Gaminde

Jaurne Gaminde

Iratxe Garai

Iratxe Garai

Adela Olascoaga

Adela Olascoaga

Igone Abio

Igone Abio

Sopranos 2

Cristina Saldías

Cristina Saldías

Esti Asurmendi

Esti Asurmendi

Leire García

Leire García

María Balda

María Balda

Idoia Aguirre

Idoia Aguirre

Irma Rutkauskaite

Irma Rutkauskaite

Jaione Astulez

Jaione Astulez

Rakel Guridi

Rakel Guridi

Natalia Marín

Natalia Marín

Altos 1

Lorena Garro

Lorena Garro

Elena Madrazo

Elena Madrazo

Oihane Toledo

Oihane Toledo

Mario Hernández

Mario Hernández

Amaia Guridi

Amaia Guridi

Rose Karla Ponte

Rose Karla Ponte

Marixa Fernández de Monje

Marixa Fernández de Monje

Nagore Mtz. de Aguirre

Nagore Mtz. de Aguirre

Altos 2

Miren Martín

Miren Martín

AItziber Eleta

AItziber Eleta

Marian Napal

Marian Napal

Audrone Almanaityte

Audrone Almanaityte

Esther Santamaría

Esther Santamaría

Esther Santamaría

Esther Santamaría

Mertxe Fdz de Bastida

Mertxe Fdz de Bastida

Larraitz Gorriño

Larraitz Gorriño