Basilio Astulez

Kantu koraleko irakaslea da Leioako Udal kontserbatorioan, eta bertako zenbait abesbatzen sortzailea: 2001ean Leioa Kantika Korala haur abesbatza, 2005ean La Kantoria nesken abesbatza gaztea, eta 2007an San Juan Abesbatza mistoa. Koru eskola gazte honek 7 eta 25 urte bitarteko 150 abeslaritik gora biltzen ditu, eta sari ugari jaso izan ditu Espainia eta Europako lehiaketetan.

Gehiago irakurri...

Lumen de lumine

Lumen de Lumine programak emakumeen abesbatzarako eta pianorako musika erlijioso garaikidearen sorta hautatua aurkezten du. Izenburuak erromatar mezaren ohikoaren Sinesten dut edo Kredoaren bertso bat aipatzen du, “argi guzien argi” gisa itzuli daitekeena, eta distira eta argia planteatzen ditu programaren hari eroaletzat. Programak errepertorio sakroko latindar tradiziotik edaten badu ere, ateak irekitzen dizkie hiru kontinentetako musikagile garaikideei, Francisco Ibáñez-Iribarria arabarrari, György Orbán errumaniarrari, Tokuhide Niimi eta Kentaro Sato japoniarrei, edo Gwyneth Walker estatubatuarrari. Descargar dosier

Estreinaldiak

Vocalia Taldearen lehentasunetako bat taldearentzat propio idatzitako lanen sormenarekiko konpromisoa da. Vocaliak Euskal Herriko eta nazioarteko egileen abesbatzarako lanak agintzen eta estreinatzen ditu aldian behin, sormen-prozesua eta konpositorearekiko komunikazio zuzena aberastasun-iturri zaizkiolarik.

Agenda

Nov4

Lunes, 4 de noviembre | 20:00
Teatro Principal Vitoria-Gasteiz
Los planetas, con la Orquesta Sinfónica de Euskadi dirigida por Juanjo Mena

icono youtube

Estrenaldiak

  • 1
  • 2