Kantu koraleko irakaslea da Leioako Udal kontserbatorioan, eta bertako zenbait abesbatzen sortzailea: 2001ean Leioa Kantika Korala haur abesbatza, 2005ean La Kantoria nesken abesbatza gaztea, eta 2007an San Juan Abesbatza mistoa. Koru eskola gazte honek 7 eta 25 urte bitarteko 150 abeslaritik gora biltzen ditu, eta sari ugari jaso izan ditu Espainia eta Europako lehiaketetan.
2000. urtean Vocalia Taldea izeneko emakumeen ganbera-abesbatza sortu zuen, zeinak ordutik honako ibilbidean 20 saritik irabazi duen nazioarteko abesbatza-lehiaketa garrantzitsuenetan.
Talde horien buruan, 10 disko grabatu ditu, bai eta nazioarteko zenbait bira egin ere Europa eta Amerikan barrena, zeinetan lehen mailako bakarlari, orkestra, zuzendari eta abesbatzekin lankidetzan aritu izan den.
2008an zuzendari onenaren sari berezia irabazi zuen Goriziako (Italia) 47. C. A. Seguizzi Nazioarteko Lehiaketan, Leioa Kantika Koralaren buruan egindako lanagatik.
2009an ere zuzendari onenaren sari berezia jaso zuen Tourseko (Frantzia) 38. Florilège Vocal lehiaketan, Vocalia Taldearen zuzendaritzagatik.
Gaur egun koru-zuzendaritzako irakasle lanetan dihardu hezkuntza-entitate, unibertsitate eta zenbait abesbatza-federazioentzako. Sarritan deitzen dute Europan, Amerikan eta Asiako lehiaketetan epaimahai aritzeko, bai eta ikastaro eta mintegiak emateko ere.
2018tik aurrera, gainera, koru-zuzendaritzako irakaslea da Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian.