Estreinaldiak

Vocalia Taldearen lehentasunetako bat taldearentzat propio idatzitako lanen sormenarekiko konpromisoa da. Vocaliak Euskal Herriko eta nazioarteko egileen abesbatzarako lanak agintzen eta estreinatzen ditu aldian behin, sormen-prozesua eta konpositorearekiko komunikazio zuzena aberastasun-iturri zaizkiolarik.

  • Tone Bianca Dahl

    Tone Bianca Dahl

    Birjina Maite
    Gabon-abestia, 2008an agindua.
  • Javier Busto

    Javier Busto

    Memorare
    Emakumeen abesbatza bikoitzerako lana, a acapella abestekoa, 2008an agindua. Leioan (Bizkaia) estreinatu zen 2010eko martxoan, eta Maria Mater diskoan dago.
    Urepel doinua
    Vocalia Taldearentzat 2006an idatzitako lana, Gasteizen Kanta Cantemus Koruarekin batera estreinatua.
  • Alexandro Cadario

    Alexandro Cadario

    Lau teilatu
    Emakumeen abesbatzarako lana, a cappella abestekoa, Vocalia Taldeak Tolosako 48. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan (2016) abesteko egileari agindua.
  • Eva Ugalde

    Eva Ugalde

    Neguan
    2006an agindutako lana, Gasteizen urte berean estreinatua, eta Cork eta Arezzoko nazioarteko lehiaketetarako programetara eramana.
    Stabat mater
    2020an agindutako lana, Gasteizen urte berean estreinatua.
  • Ko Matsushita

    Ko Matsushita

    Pueri Hebraeorum
    Emakumeen abesbatzarako lana, a cappella abestekoa, 2018an egileari agindua. Vocalia Taldeak 2018ko ekainaren 3an Gasteizko Salestarren komentuan emandako kontzertua estreinatu zen.
  • Josep Vila i Casañas

    Josep Vila i Casañas

    L´affair Sofia
    Emakumeen abesbatza, piano era perkusiorako lana, egileak 2018an Vocalia Taldearentzat idatzia, Els Amics de les Arts taldearen izen bereko abestian oinarrituta. Vocalia Taldeak 2018ko ekainaren 3an Gasteizko Salestarren komentuan emandako kontzertua estreinatu zen.
  • Dante Andreo

    Dante Andreo

    Magnificat
    Vocalia Taldearentzat 2007an idatzitako lana, urte horretan bertan Zamudion (Bizkaia) estreinatua.
    Ave Regina caelorum
    Vocalia Taldearentzat 2007an idatzitako lana. 2009an Tourseko 38. Florilège Vocal lehiaketarako programara eraman zen, eta Maria Mater diskoan dago.
    Dolorosa et lacrimabilis
    Vocalia Taldearentzat 2007an idatzitako lana.
  • Xabier Sarasola

    Xabier Sarasola

    Agur Maria
    Emakumeen abesbatza eta organorako lana, 2009an agindua. Leioan (Bizkaia) estreinatu zen 2010eko martxoan, eta Maria Mater diskoan dago.
    Mendian gora
    Vocalia Taldearentzat 2003an idatzitako lana, urte berean Errenteriako (Gipuzkoa) Musikasten estreinatua.
  • Mårten Jansson

    Mårten Jansson

    Salve regina
    Emakumeen abesbatza bikoitzerako lana, a cappella abestekoa, 2018an egileari agindua. Estreinatzeko dago.
  • John A. Pamintuan

    John A. Pamintuan

    Oremus
    Egileari 2008an agindutako lana, 2009an Tourseko 38. Florilège Vocal lehiaketan lan sortu berri onenaren saria irabazia. Maria Mater diskoan dago.
  • 1