• Neskatxena

    Neskatxena

    2005eko abenduan Ziortzako Kolegiatan grabatua.
    Tío Pete eestudioekin batera ekoitzi zelarik, taldeak 2004 eta 2005 bitartean a cappella abestutako piezen sorta anitz bat biltzen du, besteak beste M. Duruflé, G. Holst, A. Alcaraz eta P. Sorozabalen lanekin osatua.

    Prière

    Autor: Albert Alcaraz


    Mendian gora

    Autor: Xabier Sarasola

  • Maria Mater

    Maria Mater

    2010eko urtarrilean Azkoitiko (Gipuzkoa) Santa Kutz komentuan grabatua.
    NB estudioak ekoitzi zuen Andre Mariari garai eta estilo desberdinetan eskainitako moteteen sorta hautatua biltzen du CD honek, tartean J. Brahms, P. Casals, X. Sarasola, J. Busto eta besteren lanak bilduaz.
    Laguntzaile aritzen dira Maider Bilbao pianoan eta Gerardo Rifón organoan.
    Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioko Areto Nagusian aurkeztu zen, 2010eko ekainaren 25ean.

    Ave Maria

    Autor: K. Sato


    Ave Maria

    Autor: David Macintyre

  • Haizeak dakar

    Haizeak dakar

    2012ko irailean Azkoitiko (Gipuzkoa) Santa Kutz komentuan grabatua.
    Diskoak Xabier Sarasola konpositore gipuzkoarraren ahots berdinentzako opus korala biltzen du.
    Lan oso ezagun eta sarritan abestuak (esaterako Pater Noster eta Ave Maria), baina baita lan konplexuago eta gutxiagotan entzunak (hala nola Goiztirian, Leioa Kantika Koralaren X. urteurrenerako sortua), Izarapean, Xulufraia edo Haizeak dakar bera.
    Gainera, diskoak Xabierrek Vocalia Taldearentzat sortutako lan batzuk –Mendian gora edo Agur Maria–, eta abesbatzaren errepertorioan sarritan agertzen diren beste batzuk –Veni Creator Spiritus edo Pueri Hebraeorum– ere jasotzen ditu.
    Haizeak dakar piezan Xabier Sarasola bera aritzen da piano-jole laguntzaile.

    Haizeak dakar

    Autor: Xabier Sarasola


    Mendian gora

    Autor: Xabier Sarasola

 

Izan nahi al zenuke disko hauetakoren bat? Hala bada, jar zaitez harremanetan gurekin.