ARIMA SAKRA. Musika proposamen berria

Vocalia Taldearen musika proposamen berriak, ARIMA SAKRAk, emakumeen koru eta organorako hiru obra erlijioso zoragarri lotzen ditu.

Hiru piezak eliza edo katedral jakin baterako pentsatuak izan ziren, edo, bestela, egileei eragin zien inpaktuaren ondorioz sortu ziren. Mendelssohn-ek Drei Motetten op. 39 bilduma Erromako Trinitá dei Monti eliza bisitatu ondoren konposatu zuen, zerbitzu erlijiosoa ospatzen ari ziren klausurako lekaimeen kantua entzun ondoren biziki hunkiturik. Poulenc-ek Litanies à la Vierge Noire, bere lehen lan sakroa, Rocamadour-eko Notre Damen kaperan sartzeak sortu zion zirrara bortitzaren ondorioz idatzi zuen. Arnesen-ek, berriz, bere Magnificata, Nidarosko katedralean interpretatzeko pentsatu zuen, katedral gotiko borealena izaki Norvegiako monumentu historiko garrantzitsuenetakotzat jotzen den honek ikono kulturalaren estatusa lortu du.

Oscar Rodríguez Pastora organista gaztearen eta Nerea González soprano bizkaitarraren laguntzarekin, Vocalia Taldeak musika erlijiosoa bere espazioan kokatu eta proposamen musikal berri hau sortu du. Ikusi txostena

Agenda

Aza05

Larunbata, 2022ko azaroaren 5a
Porresko San Martin eliza
Burgos

Abe20

Asteartea, 2022ko abenduaren 20a
Arriaga Antzokia
Bilbao

icono youtube

Estrenaldiak

  • 1
  • 2