In mulieribus

In Mulieribus egitaraua, emakumeek eta emakumeentzako idatzitako musika korala da. Konplexutasun eta neurri handiko musika lanen aukeraketa bat aurkezten du, gaur egun nazioarteko  panoraman garrantzi handiko  lau konpositorek  osatuta. Emanaldia, Cecilia McDowald egile britaniarraren Ave Mariarekin irekitzen da. Motete eder bat da,   emakumeen abesbatzerako a capella kantatzeko, non disonantziaren erabilera ausarta eta talka armonikoak nabarmentzen diren. Sarah Quartelen musikagile kanadarraren Sanctumekin jarraitzen du. Requiemeko testu desberdinak jasotzen dituen lau ataleko lan bat da; kanadar mendebaldeko kostako paisaiako lau elementuri eskeinia: ura, mendiak, haizea eta zerua. Eva Ugalde musikagile euskaldunaren Stabat Mater, egitarau honetarako espresuki idatzia da. Emakumeen abesbatzerako, pianoa eta eskusoinurako egina;  latinezko testuaz gain, egileak berak , amatasunaren inguruko  testu batzuk sartzen ditu euskaraz. In Mulieribus egitarauak,  Laura Jekobsone letoniarraren Folk Mass lanarekin amaitzen du. Latinezko mezako egitura duen pieza da, baina hasieratik nazioarteko folklorearen kolore, doinu, erritmo eta giro ugari gogorarazten ditu. Sei ahotseko korurako pieza da a capella, ahots-eskakizun handikoa eta hedadura handikoa, baina oso atsegina, gertukoa eta publikoarentzat dibertigarria. Txostena deskargatu

Agenda

Nov22

Domingo, 22 de noviembre de 2020 | 18:30
Parroquia Ntra. Sra. de la Asunción de Ordizia
Ciclo musical "Barroko Aire"

icono youtube

Estrenaldiak

  • 1
  • 2